castellano
Lehiaketa Ibilbidea Oinarriak Aurreko urteko irabazleak 2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
Epeak Kontaktua Loturak Berriak
Aurreko urteko irabazleak
bonbila
2012   |   2011   |   2010   |   2009   |   2008   |   2007   |   2006   |  
Arraroa

2010

Arraroa.

Irati Goikoetxea Asurabarrena



Lukasek eta Martinek sendagile-kontsulta bateko itxarongelan ezagutu dute elkar, hitzorduak sekula errespetatzen ez diren horietako batean. Deabruek beldur pixka bat ematen diotela esan dio Lukasek Martini, eta Martinek laguna arraro samarra dela pentsatu du. Margolaria da Lukas, margotzea gustatzen zaio. Erakusketa bat prestatu nahi du, baina ez du ausardia eta adorerik. Inspirazioa ere falta zaio. Martinek egingo dio bultza.



Ilustratzailea:

Araiz Mesanza Iturritxa.



Irati Goikoetxea Asurabarrena

Irati Goikoetxea Asurabarrenaren

biografia



Irati Goikoetxea (Beasain, 1984) betitatik entzun eta irakurri izan ditu ipuinak eta txiki-txikitatik izan du idazteko zaletasuna. Anaia Ekaitz du erreferentzia, bera baino 4 urte zaharragoa. Matematikan lizentziaduna, irakaskuntzan ari da lanera, eta gustura gainera. Ofizioa matematikari, baina afizioa literaturari eskaini dio. Larunbatero Itaka saioa egiten du Segura Irratian, duela 7 urtetik hona.  

Ahots Bidaztiak ikuskizun parte-hartzaile eta koloretsua sortu zuen Ekaitz anaiarekin batera. Bi urtez Goierri eta Tolosaldeko zenbait herritan herritarrekin batera emanaldi gogoangarriak eskaini genituen.

Aspaldian ipuingintzari serioxeago heltzeko erronka jarri dio bere buruari. Poesia erabat alboratu gabe. baina.  

Lortutako sariak: Urruzuno, BBK-Azkue, Ermua Hiria Literatur Saria, Hondarribiko  Satarka eta Bordari, Urnietako On Manuel Antia, Ordiziako Kimetz, Lizarrako Maria de Maeztu, Zumarraga-Urretxuko Iparragirre, Gabriel Aresti lehiaketan akzesita… eta izugarrizko ilusioa egin dion Peru Abarka lehiaketa.

Informazio gehiago: iratigoikoetxea.blogspot.com




Araiz Mesanza Iturritxa

Araiz Mesanza Iturritxaren

biografia



Araiz Mesanza Gasteizen jaio zen 1983an. Pagoen artean hazi zen, eta literatura zaleez inguratuta egon zen haurtzaroan, irakurzaletasuna kutsatu ziotenak.  

Pintura gustuko izan du txikitatik -aitarengandik jasotako afizioa-, eta egiten zuena ondo egiteko gaitasuna garatu izan du. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen Leioan (Bizkaia). Ondoren, Bartzelonako ilustratzaileen ospe handiko Escola Massanara joan zen formazioan aurrera egiteko.

 

Gaur egun Bartzelonan bizi da, ilustratzaile lanbidean aurrera egin nahian.

 

Argitalpenak:

Zientzia argitalpenak. Patologíari buruzko baso-laminak. Neiker Tecnalia. 2007/2010.

El periodico de Catalunya argitalpenerako ilustrazioa, Barcelona, 2008

Barcelona Educació aldizkarirako ilustrazioa, Barcelona, 2008

Otoño azul liburuaren azala, Editorial Bambú, Barcelona, 2009

Catalinasss liburuaren ilustrazioak, Marisa Lopez Soria, Editorial Bambú, Barcelona, 2009

Barcelona Educació aldizkarirako ilustrazioa, Barcelona 2010.

 

Sariak:

Junceda Sariak 2010: Aipamen berezia jaso zuen etorkizuneko egileentzako El Viaje lanagatik

.

Informazio gehiago: araizmesanzaiturritxa.blogspot.com