castellano
Lehiaketa Ibilbidea Oinarriak Aurreko urteko irabazleak 2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
Epeak Kontaktua Loturak Berriak
Aurreko urteko irabazleak
bonbila
2012   |   2011   |   2010   |   2009   |   2008   |   2007   |   2006   |  
Lurmentzean

2009

Lurmentzean.

Xabier Mendiguren Elizegi



"Lurmentzean" ipuin labur bat da, misterioz eta sentsualtasunez betea. Elur garaian hasten da: auto bat mendi zurituen artean, asfalto gainean lasterka, ez dakigu oraindik nora; hortik aurrera, beste hainbat kokaleku: hotela, logela, ohea, balkoia... Guztien artean maitasun-harreman bat, irakuleak osatu beharko duena. Testua bezain esanguratsua da, bestalde, ipuinaren alderdi grafikoa: sujerentziaz eta delikadeziaz beteriko marrazkiak, grinaren gorria, elurraren zuria eta gauaren beltza elkartzen dituztenak.



Ilustratzailea:

Nuria Hernandez Pintor.



Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegiren

biografia



Filologoa ikasketaz eta editorea lanbidez. Obra zabala osatu du, genero ugaritan; besteak beste, haur-literatura idatzi du: Estitxuk pirata izan nahi du, Ezin da ipuinik asmatu ala?, Joxemeren abentura saila, Karabana batean bizi naiz, Gurpil gainean nabil, Miss Txatarra, Tatuaje bat daukat eta zer?, Itsasoko loti ederera; gazteentzako kontakizunak: Harrika, Patakon, Irakasle alu bat, Obsexuen kluba, Kanibalaren kaiola, Txakurraren alaba; helduentzako ipuin bildumak: Hamalau, Errautsen distira, 16 ipuin amodiozko, Bihotz gosetien kluba, Arima enkoniatuak, Bizitza homeopatikoak; eleberriak: Bekatuaren itzala, Berriro igo nauzu, Gure barrioa 1975, Uda betiko balitz, Elvis hil zen urtean; autobiografiak eta saiakeraren arteko lanak: Nerabearen biluzia, Errekarteko koadernoa, Arbelaren gainean; egunerokoa: Egunen harian, Paperjalearen dieta; antzerkia: Kanpotarrak maisu, Garai(a) da Euskadi, Hilerri itxia, Teleforo ez da Bogart, Heroien gaua, Amodioaren ziega…




Nuria Hernandez Pintor

Nuria Hernandez Pintorren

biografia



Nuria Hernandez Pintorrek (Bilbao, 1974) Leioan ikasi zuen Arte Ederretako fakultatean. Guggenheim museoan gia modura ibili bazen ere, berehala hasi zuen diseinu grafikoaren munduan ibilbide profesionala.

Ilustrazio lana gogoko izan du beti, eta apurka- apurka gero eta denbora gehiago eman du horretan, eta gaur egun Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionaleko (APIE-EIEP) kideda da. 2008an Emilio Urberuagaren zuzendaritzapean (Manolito Gafotasen egilea) ilustrazio taler batzuetan aritu zen.

.

Argitaltpenak:

Kirmen Uribe eta Kepa Junkeraren "Athletic biotzez" CDaren liburuxkaren ilustrazioak (2004)

BALANZIN komikia (Getxoko Komiki Azoka) (2008)

INK 01, ilustrazio katalogoa (2009)

Erakusketak:

Getxoko Komiki Azoka, Balanzineko orrialdea (2009)

Bilboko Aste Nagusiko kartelen erakusketa. Kartel autatua (2005)

Lehiaketak:

Durangoko San Fausto jaietako lehenengo saria (2006)

.

Informazio gehiago: browniewithchocolate.blogspot.com