castellano
Lehiaketa Ibilbidea Oinarriak Aurreko urteko irabazleak 2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
Epeak Kontaktua Loturak Berriak
Aurreko urteko irabazleak
bonbila
2012   |   2011   |   2010   |   2009   |   2008   |   2007   |   2006   |  
La Habana

2007 Helduak

La Habana.

Jon Martin Etxebeste



AEBen blokeoarengatik, beren premiei aurre egin nahian dabiltzan kubatarrak dira liburuko protagonistak, horien artean Norleydis emakume tabernaria. Kuban den euskal herritar bat ezagutu du, eta haien arteko bizipenak dira kontakizunaren ardatza.



Ilustratzailea:

.



Jon Martin Etxebeste

Jon Martin Etxebesteren

biografia



1981eko urriaren 16an jaio zen Jon Martin Etxebeste, Oiartzunen. Haurtzaro ikastolan ikasi zuen, eta unibertsitatean Publizitatea eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen. Psikologiako gradu-ondokoa ere egin du. Bertsolaritzan jardun du, batez ere, bat-batean eta idatziz. Literatura ere txikitatik landu du eta hainbat sari jaso ditu, besteak beste, 2006ko Igartza saria. Horren emaitza izan zen 2008an argitaratu zuen Ero izenburuko liburua. Kazetari gisa lanean jardun du hainbat urtetan eta gaur egun gidoilari lanetan dabil.

Peru Abarka Narrazio Laburren II. lehiaketako helduentzako literatura saileko saria La Habana lanarekin eskuratu zuen.


Jaxinto eta giltza erraldoia

2007 Haurrak

Jaxinto eta giltza erraldoia.

Miriam Mendoza



Liburu honetan jasotako istorioan, Eguzkia eta Ilargiaren arteko haserrearen ondorioak kontatzen dira. Lagun onak ziren biak, baina halako batean elkarri mokoka hasi ziren. Orduan, bata irten orduko bestea desagertzen hasi zen, eta ahaztu egin zitzaien lagun minak izan zirela ere. Zeruan nork agindu, horixe zuten borroka, eta biak aldi berean bazter guztiak argitzen zituztenez, inork ezin zuen jakin noiz zen gaua eta noiz eguna. Mundua erotu egin zen, jakina, eta liskarra amaitzeko eskatu zieten. Azkenean erabaki bat hartu zuten: munduaren alde batean Ilargiak aginduko zuen; bestean, Eguzkiak.



Ilustratzailea:

.



Miriam Mendoza

Miriam Mendozaren

biografia



1969ko martxoaren 10ean jaio zen Orion, baina txiki-txikitatik Zarautzen bizi izan da; beraz, zarauztarra sentitzen da. Betidanik irakasle ikasketak egitea zuen amets eta gaur egun ofizioz irakaslea da Zarauzko Ikastolan, eta afizioz ipuin kontalaria. Bi seme-alaba zoragarri ditu (Manex eta Joane) eta beraientzako dira berak sortutako kontu magikoenak.Txikitatik ipuin eta komiki asko irakurri izan du etxean, eta baliteke horrek ipuinetarako zaletasun hori bultzatzea, baita amak kontatutako istorio "horiek" ere.

Jaxinto eta giltza erraldoia izan zen, Peru Abarka narrazio laburren II. lehiaketako haurrentzako literatura saileko lan saritua, izan da kaleratu duen ipuin bakarra eta bere baitan pentsatzen du "ea besteren bat...egunen batean..."