castellano
Lehiaketa Ibilbidea Oinarriak Aurreko urteko irabazleak 2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
Epeak Kontaktua Loturak Berriak
Ibilbidea
bonbila
 

Peru Abarka Narrazio Laburren lehiaketa 2005ean jarri zuten martxan Markina-Xemeingo Udal Euskara Zerbitzuak eta Herri Bibliotekak elkarlanean. Udal honek 2004az geroztik onartua duen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruko ekintza da, eta helburu nagusiena euskarazko ekoizpen literarioa areagotzea da, batez ere indarrean diren argitalpen estilo eta genero berrietan, album formatuan hain zuzen ere.

Udalak lana egokiro argitaratua izan zedin, Mensajero (Gero liburuak) argitaletxearekin hitzarmena sinatu zuen hasiera-hasieratik. Argitaletxearekiko elkarlana urterik urte sendotuz joan da, eta lehiaketa hobetzen ezinbesteko laguntza izan du Udalak.  Hitzarmenari esker, Udalak egilearen jabetza eskubidea argitaletxeari eman eta honek argitalpenaz gain, lanari eman beharreko zabalkundeaz arduratzen da.

Horrela, bada, 2006an lehenengo edizioaren emaitza kaleratu zen. Ez zen inolako sail edo kategoriarik zehaztu eta, ondorioz, haurrei zein helduei zuzendutako narrazioak aurkeztu ziren. Horrek zaildu egin zuen epaimahaiaren erabakia, halere, azkenean Yolanda Larreategui markinarraren lana aukeratu zuten. Hasiera ezin hobea izan zuen lehiaketak; izan ere, markinar batek jaso zuen saria.

Yolanda Larreateguiren lana argitaletxearen esku geratu zen eta Elena Odriozola irudigilearen laguntza izan zuten argitalpena prestatzeko; emaitza paregabea izan zen.

Hurrengo edizioetan kategoria bi zehaztu ziren, hain zuzen ere, haur-literatura eta helduentzako literatura. Lehendabiziko kategorian 2007ko edizioan baino ez da egon irabazlerik, 2008koan kategoria hutsik uztea erabaki baitzuen epaimahaiak. Haur literaturan irabazlea Miriam Mendoza izan zen. Argitaletxeak Maite Gaztelumendiren ilustrazioez apaindu zuen ipuina.

Helduen literatura kategorian belaunaldi berrietako idazle bi saritu ziren, hasi berriak baina, gerora ikusi denez, etorkizun oparokoak: Jon Martin Etxebeste (2007) eta Karlos Aizpurua (2008). Mia Charro eta Rosalinda Incardona izan dira hurrenez hurren lan bi hauek ilustratzaileaz arduratu zirenak.

2009an IV. edizioak aldaketak ekarri zituen ordea, aurreko hiru edizioek emaniko eskarmentuak eraginda, aurrera pausua egin zen. Batetik, argitaletxean ilustratzaileak topatzeko izan ohi zituen zailtasunak eraginda, ilustratzailea aukeratzeko lehiaketa ere martxan jarri zen. Horrela narrazio-irabazlea euskal literaturaren izen potolo bat izan zen, Xabier Mendiguren Elizegi; ilustrazio lehiaketaren irabazlea ordea egile berri bat Nuria Hernandez Pintor.